Arabako Errioxako Kuadrillak laneratzea bultzatuko du
Arabako Errioxako Kuadrillak laneratzea bultzatuko du 11 langabe kontratatuta, Lanbideren programa baten bidez
Arabako Errioxako Kuadrillak Lanbideren "LEHENTASUNEZKO ARRETAKO KOLEKTIBOENTZAKO ENPLEGU-PROIEKTU INTEGRALAK" programaren edizio berri bat jarri du abian, eta, horri esker, 11 pertsona kontratatu ahal izango dira sei hilabetez.
Programa horretan, kalteberatasun-egoeran edo bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonek parte hartu ahal izango dute, bai eta langabezian daudenek eta LANBIDEn enplegu-eskatzaile gisa izena emanda daudenek ere, baldin eta nagusiki Arabako Errioxako eskualdean bizi badira.
Programa honek enplegu ordaindua, prestakuntza eta lan-orientazioa uztartzen ditu, eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea du helburu. Prestakuntzaren, orientazioaren eta esperientzia profesionalaren bidez, gizarteratzean eta garapen ekonomiko bidezkoago eta orekatuago batean aurrera egiten dugu Arabako Errioxan.
Kontratatutako pertsonek mantentze eta lorezaintza lanak egingo dituzte Ekorako, Eltziegoko, Eskuernagako, Lezako, Mañuetako, Moredako, Navaridasko eta Samaniegoko Udaletako herrigunean.
Kontratuek sei hilabeteko iraupena izango dute, % 75eko lanaldiarekin, eta, taldeka, gaitasun teknikoetan 40 ordukoa eta zeharkako gaitasunetan 60 ordukoa izan beharko dute nahitaez, baita banakako lan-orientazioko sei ordukoa ere. Prestakuntza hori programa hasi aurretik eta lanalditik kanpo egingo da, ordainsaririk gabe.
Programa hau egiteko, kuadrillak LANBIDEren laguntza ekonomikoa du.
Parte hartu nahi duzuenok izena eman behar duzue hurrengo estekan:
