Oionen hasiko da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa
Larunbat honetan abiatuko da Arabako bertsolari Txapelketa. Lehen faseko lehen saioa
Oionen izango da, otsailaren 7an, 17:30ean, Bazterra aretoan.
Hiru asteburutan jokatuko da lehen fasea beste hainbeste herritan: Oion, Laudio eta Izarran
izango dira saioen lekuko.
Oiongo saioan honako bertsolari hauek kantatuko dute:
Aroa Arrizubieta Barredo - Gasteiz
Felipe Zelaieta Txurruka - Mallabia/Gasteiz
Iñaki Viñaspre Simon - Abetxuku
Martin Abarrategi Sarrionandia - Aramaio
Sabin Abarrategi Sarrionandia - Aramaio
Unai Anda Delika - Ametzaga
Gai jartzailea Eli Plazaola Zubizarreta (Zumarraga/Kanpezu) izango da.
Kantatuko duten bertsolarien artean, nabarmentzekoa da Aroa Arrizubieta, 2024ko Arabako
Bertsolari Txapelduna. Aroak Arabako Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen 2016, 2017 eta
2019an, eta 2017an Euskal Herriko Eskolartekoa ere irabazi zuen, hori lortu duen lehen
arabarra izanik. 2019an parte hartu zuen lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan eta
finalera heldu zen.
Era berean, Iñaki Viñasprek ibilbide luzea du txapelketan: Arabako Eskolarteko Txapelketan
txapelduna izan zen 2002an eta 2003an, 2004tik Arabako Bertsolari Txapelketan finalista da,
eta 2019ko txapelduna. 2023ko Arabako Kuadrillartekoa irabazi zuen "Katuko Muñoak"
taldeko partaide gisa.
Azkenik, Martin Abarrategik 2021eko Arabako binakako bertsolari Txapelketa irabazi zuen
Manex Agirrerekin bikotea osatuz.
