Skip to main content

Arabako Foru Aldundiak bere 2025–2029 Euskara Plana aurkeztu zuen Oiongo Bazterra aretoan

Kuadrillako, Moredako eta Oiongo Udaleko ordezkari zenbaiten eta publiko urriaren aurrean, Arabako Foru Aldundiak bere 2025–2029 Euskara Plana aurkeztu zuen Bazterra aretoan pasa den asteazkenean.

Plana Kuadrilletara hurbiltzea erabaki du Aldundiak oraingoan, Araban euskararen sustapenerako Plan Estrategikoa modu zabalagoan ezagutarazteko. Horregatik, Arabako Errioxako udal guztietako ordezkariak gonbidatu zituzten, baita beste erakundeetako kideak, ikastetxeetako ordezkariak, guraso elkarteak, euskalgintza eta gizarte eragileak ere. Ekitaldi atsegina egiteko asmoa zuten tokiko eragileen parte hartzea bilatuz.

Berdintasuna, Euskara eta Gobernantzako Foru Diputatua den Iñaki Gurtubaik nabarmendu zituen Arabako erabilpen datuak. Izan ere, gure kuadrillako populazioaren %43,52k ulertzen du euskara, eta 35 urtez azpikoei erreparatuta, %77,42raino igotzen da. Azken hamarkadetako bilakaera positiboa adierazteko, Gasteiz batean, ETS taldearen azkendiskoaren aurkezpena 8.000 lagunen aurrean erabat euskaraz egin izanaren adibide argia jarri zuen, hala ere, hizkuntzaren  erabilera sustatzeko gehiago egin behar dela azpimarratu zuen. Horretara dator Joseba Perez de Heredia Zuzendariak azaldu zuen eta 34 ardatz dituen plana,  diseinuan eta lanketan parte hartutako talde guztiei erreferentzia eginez. 

Saioa Aramaioko Maria Izaga eta Andoni Zabalo musikariek girotu zuten. Bukatzeko, Gazte Sortzaileen bekaren irabazle eta bertaratutako bi gazteren ikus-entzunezkoa aurkeztu zuten. 

Euskararen plan estrategikoa

 euskara_plan_1_Pequeño.jpg

euskara_plan_3_Pequeño.jpg

 

euskara_plan_2_Pequeño.jpg

euskara_plan_4_Pequeño.jpg

euskara_plan_7_Pequeño.jpeg

 

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA