Skip to main content

Arabako Errioxako 2025eko egutegia eskuragarri dago jada zure udaletxean

Arabako Errioxako Kuadrillak eskualdeko familien eskura jarri du Arabako Errioxako 2025eko egutegia. Aurten ere 5.000 ale argitaratu ditugu, eta eskualdeko udalei banatu zaizkie, gure egutegia gure etxeetan egon dadin. Edizio honek, azalean irakurtzen dugun bezala, Arabako Errioxako gure herriak, paisaiak eta jaiak bizitzera gonbidatzen gaitu; gure kultura eta gastronomia.

Arabako Errioxaz maitemindu eta eskualdera bisitak planifikatzeko aitzakia ematen diguten hamabi irudiren bilduma da. Ohi bezala, egutegi honek tokiko jai eta tradizioen urteko agenda ere izan nahi du. Hilabete bakoitzean aurreikusitako jarduera nagusietarako aukerak ematen dizkigu, tokiko tradizioak denak, hala nola urtarrilaren 16an Labrazako San Anton sua edota Lapuebla de Labarcan “Uztaberri” Eguna bezalako proposamen herrikoiak. Eskualdeko hitzorduak ere dakartza, Arabako Errioxako Dantzari Eguna eta, jakina, Mahats-bilketaren Jaia. Eskualdean planak egiteko tresna izan daitekeen egutegia da, eta beste jende batekin partekatzeko ere bai, Arabako Errioxa ezagutu dezaten eta urte osoan bizi eta goza dezagun.

Urte berriaren etorrera iragartzen digun egutegi honen banaketa aprobetxatzen dugu gure Gabonetako zorion-agurra partekatzeko, egutegiaren irudietako batean inspiratzen dena hain zuzen ere.

Arabako Errioxako Kuadrillak Eguberri ona opa dizue

Zorionak_eta_urte_berri_on.mp4

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA