Skip to main content

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko konpromisoa berretsi du Arabako Errioxako Kuadrillak

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko konpromisoa berretsi du Arabako Errioxako Kuadrillak

2024ko azaroaren 20a – Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Arabako Errioxako Kuadrillako udalek berretsi egin dute indarkeria matxista mota guztien aurka borrokatzeko konpromiso irmoa dutela. Diskurtso ukatzaile eta ultraeskuindarrak ugaritzen ari diren testuinguru honetan, Kuadrillak dei egiten dio gizarteari mezu horiek baztertzeko eta genero-indarkeria desagerrarazteko lan egiteko.

30220aa3 902e 4001 ad75 b60a59bcbd59 PequeñoAurten, emakumeen aurkako indarkeria urratzen edo ukatzen duten diskurtsoei aurre egitea da xedea. Diskurtso horiek gero eta gehiago agertzen dira sare sozialetan eta plataforma digitaletan, eta batez ere gazteengan eta adin ertaineko gizonengan izan dute eragina; izan ere, "indarkeriak ez du generorik" edo berdintasun-politikak "urrunegi joan dira" bezalako mezuak zabaltzen dituzte. Arabako Errioxako Kuadrillak ideia horiek misoginia normalizatzen eta egiturazko desberdintasunak betikotzen laguntzen dutela salatu du.

Nazio Batuek eta tokiko eremuek alarma piztu dute mezu horiek gizartean duten eraginari buruz, eta erantzun irmo eta koordinatuaren beharra nabarmendu dute. Alde horretatik, Kuadrillak herritar guztiak animatu ditu azaroaren 25eko ekitaldietan modu aktiboan parte hartzera, emakumeen aurkako edozein indarkeria-mota eta horiek minimizatu nahi dituzten diskurtsoak gaitzetsiz.

Herritarrei gonbidapena

Arabako Errioxako Kuadrillak azaroaren 23ko goizean Iekoran egingo den ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak.

 

pdfA 25 Adierazpena.pdf

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA