Skip to main content

Lantziegoko biohondakinen etxez etxeko bilketa azaroaren 26an hasiko da

Ingurumenaren egoera kritikoa dela eta, lege berriak daude ingurumena babesteko, eta erakunde publikoek hori babesteko neurriak hartu behar dituzte.

Hori dela eta, Lantziegoko Udala eta Arabako Errioxako Kuadrilla materia organikoaren (prestatutako edo prestatu gabeko janariaren hondarrak) gaikako bilketa ezartzen ari dira.

2017. urtean hasi ziren Lantziegon hondakin organikoak kudeatzen auzo-konpostaje bidez eta borondatez. Baina ez da nahikoa. Egungo egoera kontuan hartuta, eta jakinda ez garela heltzen Europak ezarritako birziklapen helburuetara, janari-hondarren etxez etxeko bilketa egingo da.

Viñaspre 2Kuadrillak birziklatzeko kit bana banatuko du etxebizitza bakoitzera. Kit horrek osagai hauek izango ditu:

-        Etxebizitza identifikatzeko txipa duen ontzi organikoa (10L o 20L).

-        Konpostaje-gunea irekitzeko eta errefusaren edukiontzia (grisa) irekitzeko txartela/giltza.

Birziklatzeko kit-a azaroaren 19tik 22ra banatuko da, 10:15tik 13:45ra eta 15:15tik 17:45ra eta ostiralean 08:30tik 14:30ak arte, Udaletxeko beheko aldean.

Organikoaren etxez etxeko bilketa astearte eta ostiraletan egingo da.

Egun horietan 11:00ak baino lehen erabiltzaileak atera beharko du kuboa etxeko atera. Binasperin 10:00ak baino lehen. Kuboa ordu horretatik ahalik eta hurbilen ateratzea gomendatzen da.

Hondakin organikoak asteko beste egun batean atera nahi bada, El Coso-n, edo Biñasperiko baskulan, dagoen konpostaje-gunera eraman ahal izango dira. Banatuko diren txartelak konpostaje gunea irekitzeko balioko du eta bertan irekita egongo den konpostagailua erabili ahal izango da (Biñasperiko konpostagailuen kasuan giltzaren bidez ireki ahal izango dira).

Bestalde, sarrailak jarriko dira errefusaren edukiontzietan, eta astean bitan bakarrik erabili ahal izango da. Edukiontzi honetan gainerako zatikietan bereizten ez diren hondakinak bakarrik utzi ahal izango direla gogorarazten da, hala nola pixoihalak, konpresak, plater hautsiak edo zigarrokinak. Pixoihalak edo bustitzaileak erabiltzen dituzten pertsonak norbaiten ardurapean badira eta errefusaren edukiontzia gehiago ireki behar bada, horretarako eskaera berezi bat egin ahal izango da Kuadrillan.

Aipatutako kudeaketa-eredu berria nahitaezkoa da, eta ez borondatezkoa, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillan udal hondakinak biltzeko eta tratatzeko zerbitzuaren erabilerak arautzen dituen eskualdeko Ordenantzaren arabera (BOTHA 111 zk.).

pdfLantziego.pdf

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA