Informazioa eta dokumentazioa

  1. ZER DEN LGE-a
  2. ZERBITZU ETA FUNTZIOAK
  3. 2015-2020 ESKUALDE GARAPENERAKO PLANA
  4. 2017EKO MEMORIA

 

ZER DEN LGE-a

Landa Garapenerako apirilaren 8ko 10/1998 Legeari jarraiki, Landa Garapenerako Elkarteak dira landa garapenerako jardueretan aritzeko eragile ekonomiko eta sozialen parte-hartze eta lankidetzarako tresna.

Haren helburuak dira Arabako Errioxako garapen sozio ekonomikoa, bizi-baldintzen hobekuntza eta eskualdeari zerbitzu berriak eskaintzea. Bereziki, nekazaritza-, industria-, merkataritza- eta turismo- sektoreen eta eskualdeko tokiko administrazioaren parte-hartze eta lankidetzarako tresna izatea du xede, lehen aipatutako helburuak lortzeko programak sustatuz, mamituz eta abian jarriz.

2. ZERBITZU ETA FUNTZIOAK

Eginkizun nagusiena da eskualdeko udalerrietan landa garapenerako proiektuak dinamizatu eta sustatzea.

Horretarako, eskualdera egokitutako Landa Garapenerako Programa diseinatu ohi da; hau da, Plan Estrategikoa. Behin eginda, eta hurrengo lau edo bost urteetan jarraitu beharreko norantza behin zehaztuta, urtero zehaztutako Ekintza Planaren bitartez garatuko da.

Hori lortzeko teknikarien arteko aholkularitza, bitartekaritza eta lankidetza eskaintzen da, jarraian zehaztutako funtzioak nabarmenduta:

3. 2015-2020 ESKUALDEKO LANDA GARAPENERAKO PROGRAMA

Landa Garapenerako 10/1998 Legea oinarri duten Landa Garapenerako Programak (LGP) oinarrizko tresna dira Legean bertan zehaztutako helburuak lortzeko. Euskadiko landa eremuen garapenerako politika zehatzak biltzen dira, aztergai den landa eskualde edo eremuaren garapen osoa sustatzeko estrategiak definituta.

2015ean EAEko LGP guztien eguneratze prozesuari amaiera eman zaio.

Eguneratze prozesu horren emaitza, 2015-2020 LGP-etan jasotako ildo estrategikoekin batera, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunerako Sailaren erreferentzia izango dira landa eremuak laguntzeko politikak zehazteko. ADJUNTAR DOCUMENTO 

4. 2017EKO MEMORIA