Skip to main content

Informazioa eta dokumentazioa

  1. ZER DEN LGE-a
  2. ZERBITZU ETA FUNTZIOAK
  3. 2015-2020 ESKUALDE GARAPENERAKO PLANA
  4. 2017EKO MEMORIA

 

ZER DEN LGE-a

Landa Garapenerako apirilaren 8ko 10/1998 Legeari jarraiki, Landa Garapenerako Elkarteak dira landa garapenerako jardueretan aritzeko eragile ekonomiko eta sozialen parte-hartze eta lankidetzarako tresna.

Haren helburuak dira Arabako Errioxako garapen sozio ekonomikoa, bizi-baldintzen hobekuntza eta eskualdeari zerbitzu berriak eskaintzea. Bereziki, nekazaritza-, industria-, merkataritza- eta turismo- sektoreen eta eskualdeko tokiko administrazioaren parte-hartze eta lankidetzarako tresna izatea du xede, lehen aipatutako helburuak lortzeko programak sustatuz, mamituz eta abian jarriz.

2. ZERBITZU ETA FUNTZIOAK

Eginkizun nagusiena da eskualdeko udalerrietan landa garapenerako proiektuak dinamizatu eta sustatzea.

Horretarako, eskualdera egokitutako Landa Garapenerako Programa diseinatu ohi da; hau da, Plan Estrategikoa. Behin eginda, eta hurrengo lau edo bost urteetan jarraitu beharreko norantza behin zehaztuta, urtero zehaztutako Ekintza Planaren bitartez garatuko da.

Hori lortzeko teknikarien arteko aholkularitza, bitartekaritza eta lankidetza eskaintzen da, jarraian zehaztutako funtzioak nabarmenduta:

  • Kudeaketa Plana osatu eta jarraipena egin.
  • Elkartearen parte-hartzea koordinatu eta haren informazioaren kudeaketa egin.
  • Elkartearen lan administratiboak egin, besteak beste, memoriak, aurrekontuen zuriketa eta Elkarteari dagozkion aktak.
  • Jendearentzako arreta.
  • Eskualdeko Landa Garapenerako Programaren garapena lideratu.
  • Eskualdeko LGPren gizarteratze prozesua abian jarri, baita bertan jasotako eragin esparruen garapenerako prozesu parte-hartzailea ere.
  • Landa Garapenaren lankidetzarako sortutako eskualde eta eskualdeaz gaindiko foroetan parte hartu. 
    • Arabako Lurralde-Mahaia
    •  Mendinet
    • Landa Garapenerako Euskal Sarea
  • Eskualdeko LGP-n jasotako lan-ildoei dagozkien laguntzei buruzko etengabeko informazio eta aholkularitza eskaini gizarteari eta tokiko administrazioei.
  • Eskualdean negozio bat abian jarri edo handitu nahi duten pertsonei, udalei edo bestelako entitateei babesa eman zehaztutako helburua lortzeko laguntzak lortzearren. 
  • EREIN eta LEADER laguntzetako proiektu aktiboen jarraipena egin horiek betetzen direla bermatzeko, luzapenak behar diren kasuetan jakinarazpenak egin, ziurtagiriak lortzeko aholkularitza eta dokumentazioaren prestaketa, e.a.  

3. 2015-2020 ESKUALDEKO LANDA GARAPENERAKO PROGRAMA

Landa Garapenerako 10/1998 Legea oinarri duten Landa Garapenerako Programak (LGP) oinarrizko tresna dira Legean bertan zehaztutako helburuak lortzeko. Euskadiko landa eremuen garapenerako politika zehatzak biltzen dira, aztergai den landa eskualde edo eremuaren garapen osoa sustatzeko estrategiak definituta.

2015ean EAEko LGP guztien eguneratze prozesuari amaiera eman zaio.

Eguneratze prozesu horren emaitza, 2015-2020 LGP-etan jasotako ildo estrategikoekin batera, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunerako Sailaren erreferentzia izango dira landa eremuak laguntzeko politikak zehazteko. ADJUNTAR DOCUMENTO 

4. 2017EKO MEMORIA 

Pin It
  • Visto: 921

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA