Skip to main content

Albisteak

 

M8 Adierazpena

25 urte baino gehiago igaro dira, Beijineko Adierazpenean eta Ekintza Plataforman, erabakiak hartzerako orduan, gizonen eta emakumeen artean parte-hartze politikoa eta boterearen banaketa orekatua lortzeko nazioarteko akordioa hartu zenetik. Nahiz eta aurrerakuntzak izan diren, munduko herrialde gehienek ez dute genero berdintasunik lortu, eta gutxi batzuk bakarrik ezarri edo bete dituzte sexuen arteko berdintasunean asmo handiko helburuak.

Egungo krisi anitzen testuinguru honetan, gizarte, ekonomia, ingurumen eta gobernantza ereduak birplanteatu nahi dira, berdintasun-arrakalak gutxitzeko asmoarekin, arrakala horiek gizartearen zati handi batentzat handitu direlako eta, batez ere, emakumeentzat. Orain da liderrak izateko garaia, erakundeak eta gizartea eraldatzeko harreman-eredu askoz ere inklusiboagoak, kooperatiboagoak eta sortzaileagoak lortzeko. Sektore anitzeko lankidetzako gobernantza feministaren eredu baterantz aurrera egin behar da, elkar entzutean oinarrituz, baita botere eta erantzukizunen banaketa eta partaidetza-prozesuak abian jartzean ere.

Mugimendu eta talde feministak eta emakumeenak, aniztasunean eta belaunaldien artean, berdintasunaren inguruko hainbat gai salatzeko eta eskatzeko mobilizatzen ari dira. Adibidez, arrazakeriaren kontrako justiziatik hasi eta soldata-berdintasuneraino, indarkeriaren amaiera eta emakumeen aurkako diskriminazioa, sexu-jazarpenaren ezabatzea, klimaren aldeko justizia, bakea mantentzea, eta hainbat gehiago.

Emakumeek politikan eta erabakiak hartzerakoan berdintasunean parte hartzea eta lidergoa izatea funtsezkoak dira, 2030an, Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzeko. Hala ere, tokiko eremutik orokorrera, emakumeen parte-hartzea mugatua izaten jarraitzen du, alderdi formaletako erabakiak hartzerakoan, besteak beste, politika gaietan, administrazio publikoan, enpresa pribatuetan, unibertsitatean, sindikatuetan, elkarte eta kooperatibetan, eta beste hainbat sektoretan.

Martxoaren 8 honetan, emakumeen nazioarteko egunean, lehentasunezkoa da emakumeen lidergoak sustatzea, gobernantza feministaren eta lidergo partekatuaren eredu batetik abiatuta. Era berean, berdintasun arloan erabakiak hartzean, emakumeen parte-hartzea areagotzeko baldintzak sortzearen alde lan egin behar da. Emakumeen parte-hartzea ikuspegi askoz ere zabalago batetik ulertu behar da, ez bakarrik ikuspegi formal edo arauemailetik. Emakumeek erabakiguneetan parte hartzeko dituzten baldintzak aldatu behar ditugu.

Emakumeen parte-hartzearen alde lan egiteko, beharrezko da…

  • botere-espazioak partekatzea eta uzteak eragozten dituzten erresistentziei eta inertziei aurre Horretarako, kristalezko sabaiak hautsi behar dira, espazio guztietan, aniztasun osoan eta ikuspegi intersekzionalarekin emakumeen presentzia bermatuko duten neurriak ezarriz.
  • zaintza-lanen banaketa erantzunkidean aurrera guztiz egitea, justizia-printzipioa delako eta emakumeen gainkargak herritartasun osoa egikaritzea mugatzen duelako.
  • zaintza eta bestelako lan feminizatuen sektore profesionala prekarizatuak balioestea, eta sektore horri gizarte-balioa aitortzea, bere baldintzak hobetuz.
  • emakumeek lidergoetan duten konfiantza, sinesgarritasuna eta eragina mugatzen duten estereotipo eta aurreiritziei aurre egitea. 
  • emakumeen aurkako indarkeria-mota guztiak desagerraraztea, baita emakumeen aurkako indarkeria politikoa ere.
  • lidergoan jarduteko praktikak eta moduak deseraikitzea, besteak beste, menderatzean oinarritutako eredu androzentrikoak, zaintzaren denborak eta erantzukizuna kontuan hartu gabe, emakumeen eta boteretik baztertutako beste kolektibo batzuen talentua eta jakintzak mesprezatuz, eta talde-lana ez baloratuz.
  • emakumeen eta nesken eskubideak ikuspegi intersekzionala, berritua, erradikala eta eraldatzailea duen agenda feministaren erdigunean jartzea, emakume horiek boterean duten bazterketa sistematikoari aurre egiteko eta desberdintasun-arrakalak murrizteko. 

Horregatik, euskal udalerriok, gure eskumenen markoan, konpromisoa hauek hartzen ditugu: emakumeen lidergoa bultzatzea eta boterea berdintasunean egikaritzeko baldintzak erraztea. Estamentu publiko eta probatu guztietan emakumeen ahalduntzea eta parte-hartzea sustatzen duten politikak indartzea da helburua, martxoaren 3ko 1/2022 Legean, Emakume eta Gizonen berdintasunerako legearen bigarren aldaketari buruzkoan, ezarritakoaren arabera:

 

  1. Emakumeen Etxeak sortzeko prozesu parte-hartzaileekin hastea, udalerri bakoitzaren beharretara egokituta.
  1. Ahalduntze programak eta eskolak baliabide eta leku egokiez hornitzea.
  1. Mugimendu feministaren eta emakume-elkarteen parte-hartzea indartzea, emakumeen/berdintasunaren tokiko kontseiluetan, erabaki partekatuak hartzeko konpromiso sendo batetik abiatuta.
  1. Berdintasun-planen intersekzionalitatea indartzea gure gizartea osatzen duten eremu guztietan, emakumeek beraien aniztasunean duten parte-hartze osoa eta eraginkorra finkatzera iristeko.
  1. Adinaren eta generoaren arabera bereizitako datuak sortzea, 1/2022 Legearen aginduak dakarrena kontuan hartuz, neskatilen, neska nerabeen eta emakumeen bizitzetan eragin zuzena izango duten politikak egiteko informazioa emateko.
  1. Politikan sartzen diren emakumeentzako ikaskuntza- eta ahalduntze-guneak antolatzea, emakume hautetsien arteko laguntza-, elkartasun- eta aliantza-sareen bidez, adibidez, Basqueskola Sarea, edo beste sare batzuk.
  1. EUDELeri eskatzea, indarkeria politikoari aurre egiteko protokoloak proposa ditzala, emakumeen partea hartzeari eta erabakitzeko gaitasunari buruzko ikerketa bultza dezala eta ordezkaritza orekatu baterantz egiten diren aurrerapenak babes ditzala.

IMG 4864 Pequeño

Ondare-ibilbideak Arabako Errioxan

Datorren larunbatean, martxoak 18, "Ondare-ibilbideak Arabako Errioxan" programa jarriko da abian. Laguardia-Arabako Eskualdea Kuadrillaren ekimen bat, Erdi Aroko Arabarekin lankidetzan, gure herrietako ondare aberatsa ezagutzeko aukera emango dizuna. Proposamena bikoitza da, hemezortzi irteera eta udaberri eta udazken artean programatzen diren sei ibilbide ezberdinez osatua.

ADR-ondare-ibilbideak-udaberria-2023-JPG-RES-WEB-03_Pequeño.jpgLehen ziklo honetan, martxotik ekainera bitartean, zazpi irteera egingo dira.

Izen ematea telefonoz: 945 600252  WhatsApp: 659 462 631 edo web: visitriojaalavesa.com

 

Arabako Errioxak bat egin du "Libera"

🌿🌳 Arabako Errioxak bat egin du "Libera, zaborraren aurka elkartuta" erronkarekin. Lehenengo hiruhileko honetan, ekintzak ibaiertzetara begira daude, "1 m2 ibai, aintzira eta urtegietan zehar" lelopean.
Martxoaren 12an, igandea, jarriko gara martxan, eman izena parte hartzen duten udaletan eta egin bat Libera mugimenduarekin.🌎
🌿🌳 Rioja Alavesa se une al reto "Libera, unidos contra la basuraleza". En este primer trimestre las acciones miran a las orillas bajo el lema "1m2 por los ríos, lagos y embalses".
El domingo 12 de marzo nos ponemos en acción, apúntate en los Ayuntamientos participantes y súmate al movimiento Libera 🌎
Libera ELTZIEGO Pequeño  Libera Lapuebla Pequeño  202303 Libera LAGUARDIA Pequeño

Geoaraba erakusketa Laguardian

Foru Aldundiak Guardiara hurbildu du Geoaraba erakusketa, Geoaraba egitura birtual bat da, eta datu geoerreferentziatuen eta informazio geografikoko zerbitzuen multzo bat eskaintzen du, Interneten bidez. Era guztietako erabiltzaileentzako tresna da, eta askotariko arloei buruzko informazio teknikoa eta kalitatezkoa du, hala nola oinarrizko kartografiari, banaketa administratiboei, hirigintza edo katastro informazioari eta abarri buruzkoa Horiek horrela, erakusketak Geoaraban eskuragarri dauden funtzionalitateen berri eman nahi du, bai eta bertan argitaratutako askotariko informazio ugariaren edukiaren berri ere. Horretarako, dibulgazioko hainbat eduki aurkezten ditu 4 erakustoki dituzten 8 kubo eta guztira 32 panelen bidez.

 

Erakusketa Guardiako Rodolfo Madrid pilotalekuan egongo da ikusgai martxoaren 6tik 11ra.

cartel_2_page-0001_Pequeño.jpg

Azken Arabako Errioxatik Paseoa

????Datorren igandean, abenduak 18, ????udazkenean Arabako Errioxatik Paseoan ????programaren laugarren eta azken irteera.
????‍♀️????Oraingoan, 19 kilometroko???? ibilbidea proposatzen dizuegu, Oionen hasi eta Ekorara eramango gaituena, Arabako Errioxatik irten gabe paisaia ezberdin batez gozatzeko.
????Irteera goizeko 10: 00etan izango da Oiongo Plaza Nagusitik. Ibilbidean, San Justo parketik eta Berberana ermitatik igaroko gara, besteak beste.
ADR Rutas Otoñales 2022 rrss con horas facebook 09 Pequeño????Izena eman:
659 462 631 (Whatsapp)
???? 945 600252 

AZAROAREN 25ERAKO ADIERAZPEN, 2022KO EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

LOGO_CUADRILLA.png        25N.png

 

Sexu-jazarpena eta emakumeen aurkako beste sexu-indarkeria mota batzuk espazio publikoetan

Azaroaren 25ean emakumeen beraien eskubidea aldarrikatu nahi dugu, espazio publikoa berdintasun-baldintzetan erabiltzeko eta horiez gozatzeko, herritartasun osoari dagokien eskubideak bermatze aldera. Hitz batez, norberaren askatasun indibidual eta kolektiboaren garapena bermatzea.

Emakume askok aurrerapenak lortu dituzte, banaka egindako ahalegin tematiaren bidez; bai eta mugimendu feministek eta beste erakunde batzuek egindako lanaren bidez ere, espazio publikoak eta pribatuak gizonen eta emakumeen artean banatzeko dikotomia gainditzeko helburuarekin. Hala ere, bi aldeen arteko desberdintasuna agerikoa da oraindik, batzuek eta besteek bizitza publikoan parte hartzeko izan dezaketen erabileran, bai eta gure hirietako eta herrietako kaleez gozatzeko eta haiez jabetzeko orduan ere.

 IMG_2964_Pequeño.JPGBerdintasunezko erabilera hori murrizten duten mekanismo anitzen artean, sexu-indarkerian jarri nahi dugu fokua; izan ere, mundu osoko emakumeak eta neskatilak espazio publikoan sufritzen ari dira.

Emakumeen eta nesken aurkako sexu-indarkeria, indarkeria matxista normalizatuaren testuinguruan, helburu argia du, funtzio sozial zehatz bat: emakumeak kontrolatzea eta haien askatasuna murriztea, hain zuzen ere. Zehazki, jai- eta aisialdi-testuinguruetan gertatzen den sexu-indarkeriak emakumeen sexualitatea kontrolatzeko funtzio hori betetzen du. Era berean, haien nahia, gorputza, mugikortasuna, espazio publikoko okupazioa, gizarte-harremanak eta berdintasun baldintzetan gozatzeko eskubideak kontrolatzea ere.

Beraz, euskal politika publikoen eta administrazioen betebeharra eta helburua da eskura dituen estrategia eta mekanismo guztiak sustatzea, emakumeek eta neskek beren herritartasun osoa gauzatu ahal izateko gure hiri eta herrietako espazio fisikoan, eta horiek erabiltzea, berdintasun-baldintzak bermatuta.

Kontuan izan behar dugu erreklamatutako eskubidea ez dela segurtasunera mugatzen, baizik eta espazio batean bizitzeko sarbidera eta askatasunera zabaltzen dela; sozializatzeko, bere egiteko eta eraldatzeko, emakumeen eta nesken interesen, nahien eta beharren arabera.

Toki-administrazioei dagokie, beren politika publikoen eta hiri-plangintzaren bidez, espazio publikoak emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko leku lagunkoi bihurtzea.

Nazio Batuen Erakundearen ekimenak, «Hiri seguruak eta espazio publiko seguruak», espazio publiko seguruak eta ahalduntzaileak sustatzen du emakumeentzat eta neskentzat, sexu-jazarpenik eta bestelako sexu-indarkeriarik gabe, berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri-Itunaren ildotik.

Esparru horretan, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilak bere gain hartzen ditu konpromiso hauek:

  1. Era sakonean ezagutzea emakumeei espazio publikoa ukatzeko modu anitzak, tokiko politiken diseinuan eta garapenean kontuan hartzeko.
  1. Lege eta politika integralen ezarpen eraginkorra bultzatzea, espazio publikoetan sexu-indarkeriari aurrea hartzeko eta erantzuteko. Eta, era berean, gaitasunak, sentsibilizazioa, komunitate-mobilizazioa eta beste estrategia batzuk garatzea.
  1. Aldaketak bultzatzea jarreretan eta portaeretan, emakumeek eta neskatoek indarkeriarik gabeko espazioez gozatzeko dituzten eskubideak bermatze aldera. Hori gauzatzeko, errespetuzko genero-harremanak, genero-berdintasuna eta segurtasuna sustatzea espazio publikoetan.
  1. Inbertsioak sustatzea, espazio publikoetan hautemandako segurtasun errealari dagokionez; genero-ikuspegia ziurtatzea hiri-plangintzan, emakumeen beharrizanak kontuan har daitezen.
  2. Berdinsarea tokiko jardunbide sare gisa indartzea, ekimenei eta jardunbide egokiei buruzko ezagutza-trukea errazteko. Eta hiri eta herri seguru eta inklusiboak lortzeko, emakumeentzat eta neskentzat.
  3. Beste erakunde eta administrazio batzuekin lankidetzan aritzea, Emakunde eta foru-aldundiekin besteak beste; gizarte-taldeekin, feministekin, ere, emakumeek eta neskek aukera izan dezaten espazio publikoaz segurtasunez eta berdintasunez gozatzeko.

Akats telefonikoa

Erakundearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla arazoak izaten ari da bere telefono bidezko komunikazioetan. Herritarrei gure zerbitzuekiko harremana errazteko telefono linea bat gaitu dugu telefono honen bidez: 606 132 640

móvil euskera

Arabako Errioxako Kuadrillak Ondare-ibilbideak antolatu ditu

  • Erdi Aroko Arabako gidari eta irakasleekin batera, historiaurreko, gotikoko, Erdi Aroko eta Aro Modernoko eszenatokietan

CARTEL VISITAS PATRIMONIALES 2022Arabako Errioxa Koadrilak, Erdi Aroko Araba erakundearekin batera, ondare-ibilbide gidatu berri bi antolatu ditu. Arabako Erdi Aroko Gidariek, historiaurreko, gotikoko, Erdi Aroko eta Aro Modernoko agertokietan, Elvillar-Bilar, Leza eta Navaridaseko eraikinak, tenpluak, monumentuak eta bideak erakutsiko dituzte.


Urriaren 8ko larunbaterako alternatiba Historiaurreak Aro Modernora egingo duen ibilbidea izango da, Bilar-Bilar inguruan. Bertan, Arabako Errioxako antzinako trikuharri ikonikoenetako baten bidez ezagutuko da: la Chabola de la Hechicera. Bilarren, Erdi Aroko jatorria zehaztuko da kaleetan zehar egindako ibilaldi batean, aro modernoan izan zuen bultzada apartaz ohartuta.


Lezan eta Navaridasen, Gotikoaren amaierako Bitxiak deiturikoak azaroaren 5ean, larunbata, bisitatuko dira: XV. mendearen bigarren erdialdekoak diren bi tenplu izugarri. Portada gotiko dotoreak eta lan garrantzitsuak, hala nola erretaula barrokoen bilduma, faktura bikaineko koru-aulkiak eta hainbat xehetasun, Aro Modernoan bi herrien botere ekonomikoa agerian uzten dutenak. Erreserbak 945600252 telefonoaren bidez egin behar dira.

GR38 Lagran- Laguardia eusk

Guardia-Arabako Errioxako eta Arabako Mendialdeko kuadrillek bat egiten dute berriro, bi koanka horiek lotzen dituen GR38ko ibilbidea antolatzeko. Oraingo honetan ibilbidea Lagranen hasten da eta Guardian amaitzen da. Bertan harresiz inguratutako hiribilduaz gozatu ahal izango dugu, arratsaldeko ordu bietan Lagranera eramango gaituen autobusera igo aurretik.

CARTEL RUTA 2022 page 0001 MedianoIbilbidea 9: 30ean hasten da Lagranetik, zehazki "La Traviesa" interpretazio zentrotik, eta 11,1 km-ko distantzia dute, zailtasun ertain-baxuarekin eta 3 ordu inguruko iraupenarekin.

Izena emateak 3 euroko kostua du eta ibilbidearen hasieran ordainduko da. Aldez aurreko izen-ematea urriaren 20ra arte egongo da zabalik, honako inprimaki honen bidez:
izen-ematea


Probaren erregelamendua dokumentu honetan kontsulta daiteke: pdf22Reglamento_GR38_Euskera.pdf140.02 KB

ARABAKO ERRIOXAKO langile eta langabeentzako DOAKO PRESTAKUNTZA-IKASTAROAK

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak udazken honetan ere garatuko du bere prestakuntza-programa. Irailean egindako bi ikastaroei datozen asteetan burutuko diren beste lau prestakuntza-proposamen gehituko zaizkie. Horiek guztiak doakoak dira eta langabetuei zein jardunean dauden langileei zuzenduta daude. Erakunde honek garatzen duen prestakuntza-eskaintzak Aldundiaren laguntza eta finantzaketari esker egiten da. Proposamenak eskualdeko enpresen benetako eskaerak ezagutu ondoren diseinatu dira, eta Eltziegon, Laguardian eta Oionen emango dira hamaika ikastaro hauek.

cartel circulos.eusk page 0001

ARABAKO ERRIOXAKO AISIALDI IKASTAROAK 2022-23

Animazio soziokulturaleko zerbitzuak datozen hilabeteetarako aisialdiko ikastaroaren proposamena egin du. Oraingo honetan 39 ikastaro proposatu dira, Arabako Errioxako 13 herritan banatuta. Beste behin ere, ariketa fisikoarekin eta mantentze fisikoarekin lotutako ikastaroek osatzen dute proposamen gehiena, eta horiei hainbat proposamen sortzaile eta artistiko gehitu behar zaizkie, hala nola zura zizelkatzea, antzerkia, pintura edo sormenezko idazketa.
Cursos Ocio Rioja Alavesa 2022 2023 eleb 1 page 0002

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA