Skip to main content

Berdintasun Zerbitzuak maiatzerako antolatutako ekintzak

Berdintasun Zerbitzuak maiatzerako antolatutako ekintzak.

Maiatzak 14, astelehene, 19:00-21:00, Kultura- Etxean: Berdinzinema "Rara" Mutilak gustoko izatea eta erdi leloak direla pentsatzea aldi berean, zure lagun minarengan oso hurbil sentitzea baina zure sekretuak ezin kontatzea, arazoak izatea ikastetxean eta gurasoak aspergarriak direla sentitzea…hauek dira 13 urteko nerabe batek dituen arazoak. Sararentzat, bere ama beste emakume batekin bizitzeak ez du horrekin zer ikusirik. Aita, berriz, ez dago ados.

Maiatzak 23, 18:00-20:00, Bilarko Jubilatuen Etxean: Arabako Errioxako Berdintasun Foroa Genero parekidetasuna bultzatu nahi duzu? Honekin lotutako proposamenak egin eta abian jarri nahi dituzu? Etorri!

Maiatzak 24, 18:00-20:00, Kripango Jubilatuen Etxean: Indarkeira Matxistaren inguruko mitoak eta zurrumurru faltsuak. Indarkeria matxistaren aurkako borrokan aurrera egiten jarraitzeko, ezinbestekoa da gertuko inguruan “finkatutako” zurrumurru faltsuak eta mitoak indentifikatu eta horri aurre egitea, ez baitigute errealitatea argitasunez ikusten uzten, eta horrelako egoeren aurrean erantzunak ematen jarraitzea. Hizlaria: Norma Vázquez, feminista, psikoterapeuta eta emakumeekin lan ugari egindako profesionala.

Animatu eta zabaldu zure kontaktuen artean!

2018 05 23

RaraVillabuena

MitosFalsosRumoresKripan

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA