🌈 Ospa dezagun LGTBI Harrotasunaren Eguna! 🌈
Arabako Errioxako Kuadrillak adierazpen instituzional hau onartu du berdintasunarekin eta aniztasunarekin dugun konpromisoa berresteko. Egunero LGTBI eskubideen alde borrokatzen dutenei eskerrak eman nahi dizkiegu eta era berean, diskriminazio mota oro baztertzen dugu. Zoritxarrez, oraindik LGTBIfobikoak diren diskurtsoak ditugu aurrez aurre, eta funtsezkoa da, gizarte gisa, eskuratutako eskubideak defendatzea eta diskriminazio-ahalegin oro baztertzea.
Sentsibilizazio-kanpainetara biltzera gonbidatzen zaituztegu, zuen leiho eta balkoietatik kolore anitzeko banderak zintzilikatuz.