LAGUARDIA APIRILAREN 20KO EKO-RALLYKO HELMUGA IZANGO DA
Arabako Errioxako Kuadrillak apirilaren 20ko Eko-Rallya babestuko du, eskualdeko erakundeak ingurumenarekiko duen konpromisoaren beste adibide bat. Probak ibilgailu elektrikoak zabaltzeko eta elkartzeko III. jardunaldiak itxiko ditu.
Larunbatean, 13:00etan, parte hartzen duten ibilgailuek berrogeita hamar kilometro eskaseko ibilbideari ekingo diote Guardiara iritsi baino lehen. Proba hau ibilgailu elektrikoen dibulgazioari eta topaketari buruzko Arabako Campuseko III. Jardunaldien barruan kokatzen da.
Ibilbidea Boulevard merkatalgunean hasiko da, eta bertan, goizean zehar, ibilgailu elektrikoen erakusketa egongo da. Arabako hiriburua zeharkatu ondoren, ibilgailuen karabana hirigunetik aterako da hegoaldetik, Aretxabaletatik, eta Gasteizko mendatea igotzen hasiko dira, Trebiñuko enklabea zeharkatzeko eta, ondoren, Urizaharretik abiatuta, Herrerako mendateko igoerari ekiteko. Toloño mendilerroko gailurrera iritsitakoan, parte-hartzaileek jaitsiera bihurri bat izango dute zain, Arabako Errioxako mahastietaraino, eta Guardiako helmuga bertaraino jarraitu beharko dute mahasti artean. Guztira ordubete inguruko iraupena duen ibilbidea. Proba amaitutakoan, Arabako Errioxako Kuadrillak sari bana emango die lehenengo bi sailkatuei, gidari eta ibilgailu eraginkorrenen kategorietan.
Jardunaldiak Marixa Hotel Jatetxean bazkaria du aurreikusita. Eta arratsaldean, Guardiako Udalak herriko bisita gidatua egiteko gonbitea luzatu die bertaratutakoei, Santa Maria de los Reyes Elizaren portikoaren bisita barne. Interesa dutenek Guardiako aparkaleku berrian, kiroldegiaren ondoan, larunbat arratsaldean egongo diren ibilgailu parte-hartzaileak ikusi ahal izango dituzte.
Ibilgailu Elektrikoen hirugarren dibulgazio- eta topaketa-jardunaldiak apirilaren 18 ostegunean hasi dira Gasteizen. Erabiltzaileek, enpresek eta kontzesionarioek ibilgailu elektrikoen erakusketa egingo dute, bai eta sektore horrekin lotutako gainerako sektoreek ere, 10:00etatik 14:00etara. Aldi berean, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako auditorioan mugikortasun elektrikoari buruzko lau hitzaldi aurkeztu dira, publiko guztiarentzat irekiak.