2023ko Mahats-bilketaren Jaietako Kartel Lehiaketa deitu da
Arabako Errioxako Guardiako Kuadrillak eta Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Festa antolatzen duen batzordeak lehen urratsa eman dute Arabako Errioxako XXVIII. Mahats-bilketaren Jaia ospatzeko, hau da, kartel iragarlearen lehiaketaren deialdia egiteko.
Ekitaldi honen hurrengo ospakizuna Navaridasen izango da irailaren 17an. Lehiaketaren oinarriak beste edizio batzuetakoen antzekoak dira, eta erantsitako artxiboan kontsulta daitezke. Lehiaketak 600 €-ko sari bakarra ematen dio lan irabazleari, eta hori izango da jaiaren berri emango digun irudia.
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 19ra arte egongo da zabalik.