ARABAKO ERRIOXAKO langile eta langabeentzako DOAKO PRESTAKUNTZA-IKASTAROAK
Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak udazken honetan ere garatuko du bere prestakuntza-programa. Irailean egindako bi ikastaroei datozen asteetan burutuko diren beste lau prestakuntza-proposamen gehituko zaizkie. Horiek guztiak doakoak dira eta langabetuei zein jardunean dauden langileei zuzenduta daude. Erakunde honek garatzen duen prestakuntza-eskaintzak Aldundiaren laguntza eta finantzaketari esker egiten da. Proposamenak eskualdeko enpresen benetako eskaerak ezagutu ondoren diseinatu dira, eta Eltziegon, Laguardian eta Oionen emango dira hamaika ikastaro hauek.