2022ko Mahats-bilketaren Jaia iragartzeko kartel- lehiaketa deialdia zabalik
Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak eta Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaia antolatzen duen batzordeak lehen urratsa eman dute Arabako Errioxako XXVII. Mahats-bilketaren Jaia ospatzerantz, hau da, jaia iragartzeko kartel-lehiaketarako deialdia.
Ekitaldi honen hurrengo ospakizuna Lantziegon izango da irailaren 18an, hitzordu honen zain bi urte daramatzan herrian. Antolatzaileek deitu duten kartel lehiaketarekin abiatu dute jaiaren ingurukoak. Aurtengo edizioa berezitasun batekin dator: 2020an aurkeztutako lanak ere lehiaketan sartuko dira, egileek hala nahi badute.
Lehiaketaren oinarriak beste edizio batzuetakoen antzekoak dira, eta erantsitako artxiboan kontsulta daitezke. 600 €-ko sari bakarra dago lan irabazlearentzat, eta hori izango da jaiaren berri emateko erabiliko den irudia.
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 24ra arte egongo da zabalik.