Guardiako Kuadrillak berrikuntzekin agurtuko du urtea

Berrikuntzekin agurtuko du urtea Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak. Batetik, Herrerako mendatearen gainean jarritako apaingarri berria, gure mendilerroa zeharkatzen dutenei Arabako Errioxara ongietorria emateko, eta, bestetik, egutegiaren banaketa.

IMG 4459 Pequeño

Herrerako mendatearen irudiari dagokionez, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako presidenteak azaldu duenez, "Aspalditik eragin nahi genuen eremu horretan, kupel zahartuek eta inguruko egoerak ez zuten gure eskualdean gustatzen zaigun irudia eskaintzen. Azkenean, aurten gauzatu ahal izan da egitasmo hori, eta, aldez aurretik horrela adostuta ez bazen ere, oso egokia suertatu da garai honetan berritu izana"  Hemendik aurrera Arabako Errioxako lau irudi dituen totem batek ongietorria ematen digu. Eremuko hesia ere berritu dugu, horretarako material birziklatua erabiliz, eta baita argiztapena ere. "Oso pozik gaude aldaketarekin, emaitzak gure itxaropenak gaindituz harrapatu gaituelako", adierazi du eskualdeko arduradunak. Batek daki puntu hori ez ote den bertako eta bisitarien geltoki bihurtuko irudien totemarekin argazki itxurosoak atera, eta sare sozialetan partekatzeko.

Abendu honetan ere banatu da “Herriz Herri” 2022 Egutegia, eta berarekin osatzen da 2020ko edizioa, joan den urteko etena eta gero. "Iazko derrigorrezko etenaren ondorioz,IMG 7437 Pequeño aurten nolabaiteko nahasmena sortu da, herri batzuk egutegian agertzen ez direlako, baina 23 herri garenez, horrelako proiektuak hainbat fasetan egin behar ditugu, gure herri guztien irudia agertzeko", argitu du Joseba Fernandezek. Bost mila ale banatu dira Arabako Errioxako Udalen artean, eskualdeko etxe bakoitzeko egutegi bat egon dadin "banaketarako, Udaletan oinarritzen gara, ahalik eta herritar gehienengana heltzeko, eta herrian banatzen diren Berberana aldizkariaren ale kopurua hartzen dugu gida gisa".

Honen guztiaren gain, sustapenerako genuen partida bati esker, irratian, "Gabonetan, Arabako Errioxa. Gabonetan, Arabako Errioxa"  izeneko sustapen-kanpaina xume bat abiarazi ahal izan dugu; jomuga: gure inguruan gure eskualdeko produktuen kontsumoa garai honetan ere sustatzea.

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA
Vital Fundación - Fundazioa