Udazkenean Arabako Errioxatik paseoan

Datorren igandean, irailak 19, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako mendi-ibilaldietako lehen proposamena egingo da.

Lehen hitzordua luzeena eta zorrotzena da. Ibilbideak 17 kilometro ditu eta Bastidako Bakearen Plazan du irteera eta helmuga. Ibilbidea goizeko 10:00etan hasiko da. 625 metroko desnibela du eta erdi-mailako zailtasuna.

Lehen pasealeku horrek Bastidatik San Ginés parkera eramango gaitu, Toloño mendilerroa zeharkatuko dugu Tabuernigako mendatetik eta Gatzaga Buradonera jaitsiko gara. Bastidara itzuli aurretik, Briñas herrira hurbilduko gara, Bastidako hirigune historikoan ibilbidea amaitzeko.

cartel sept PASEOS2021Erraz jarraitu ahal izango dugu bidea, zinta gorriz eta zuriz markatuta egongo baita; gainera, ibilbidearen hasierako informazio zehatza jasoko dugu eta bi gidari izango ditugu.

Doako irteera da, eta ez da talde-piklaketarik aurreikusten; horrela, parte-hartzaile bakoitzak bere erritmoan egin ahal izango du, eta paisaiaz eta ibilbidearen mugarriez gozatu ahal izango du.

Aldez aurretik izena eman behar da, eta irailaren 16ra arte, osteguna, egongo da horretarako epea zabalik.

Izena eman dezakezu whatsapp bidez 659 462 631 zenbakian edo claguardia.aitor@ayto.araba.eus posta elektronikoan

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA
Vital Fundación - Fundazioa