Arabako Errioxako mahats-bilketa. Irailak 12

Irailaren 12a egun berezia izango da Lantziegon, gure eskualdeko mahats-bilketa noiz hasiko zain. Arabako Errioxako bizimoduan funtsezkoa den une berezi bat aldarrikatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte herrian. Ez da gure mahats bilketaren jai maitagarri eta CARTEL VENDIMIA 2021 CASTjendetsua izango, baina Lantziegoko ardoa protagonista izango den beste egun bat izango da. Eta jendea lasai egon dadin, hitzordu guztiek leku mugatua dute.

Ekitaldia bertako ardo batzuen dastaketekin hasiko da, Mikel Garaizabalek ardogileen laguntzarekin eskainita. Bi dastatze izango dira, beti ere izena aldez aurretik emanda, 12:00etan eta 13:00etan, Fraidearen Baratzean, eta 5 euroko kostua izango dute. Gogoratu: dastaketaz gozatu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da, Lantziegon bertan egin ahal izango duzu dastaketa egin baino ordubete lehenagotik. Dastatze bakoitzean 30 lagunentzako tokia egongo da eta herriko hurrengo sei upategietako ardoak dastatu eta ezagutzeko aukera ezin hobea izango dute : D Luis R, Blanco Pérez de Azpillaga, Mendieta Osaba Wines, El Mozo Wines, Lanzaga eta Ezki Wines.

Egun honetan eskualdeko folklore aberatsari ere tartea eskaini nahi diogu, horregatik eskualdeko bi dantza talderen emanaldia prestatu dugu, Lantziegoko dantza taldeak eta Guardiakoak euren dantza berezienen erakustaldia eskainiko digute Kuartel Plazan 13:30ean.

howdy bluegrassEguna amaitzeko, Howdy Bluegrass talde donostiarrak kontzertua eskainiko du Elizaren Plazan, 19:00etan; eurekin euskal eta zelta folken eragina duten country eta bluegrass musikaz gozatzeko aukera izango dugu.

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA
Vital Fundación - Fundazioa