• Etxea
  • Gaurkotasuna
  • Albisteak
  • Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak, ' Ibilaldiak Udazkenean' ekimeneko lau ihardunaldi antolatu ditu eskualdeko udalerrien artean

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak, ' Ibilaldiak Udazkenean' ekimeneko lau ihardunaldi antolatu ditu eskualdeko udalerrien artean

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak lau pasealeku zirkular antolatu ditu udazkenerako, Arabako Errioxako hainbat udalerri eta eremutan. Bastida, Mañueta, Kripan eta Moreda izango dira Arabako Errioxako paisaia desberdinez gozatzeko aukera emango diguten ibilaldien hasiera eta amaiera guneak. Horrela, eskualdeko aberastasun naturalari arreta jarriaz, gure mahastiak gorriak eta okre koloretan margotuta azaltzen  diren garai honetan, inguru eder honetaz disfrutatzeko aukera izango dute partehartzaileek.

cartel completo PASEOS2021 Pequeo 

Ibilaldi hauetako lehena izango da  luzeena eta zorrotzena. Irailaren 19ko ibilbideak Bastidan du irteera eta helmuga. Ibilbideko 17 kilometroek Gatzaga Buradonera eramango gaituzte, Toloño mendilerroa zeharkatuz, irteera-puntura itzultzeko. Ibilbidea goizeko 10: 00etan abiatuko da. 625 metroko desnibela du eta erdi-mailako zailtasuna.

Bigarren Paseoa urriaren 24an izango da: Mañuetan izango du irteera eta helmuga, 9,6 km-tan zehar Samaniego eta Eskuernagatik igaroko da, 220 metroko desnibela izango du eta zailtasun maila "erraza" , ibilaldiaz gozatzeko aldez aurreko prestakuntzarik behar izan gabe.

Hirugarren Ibilaldia azaroaren 21ean egingo da, Kripanen hasi, Iturburura iritsiaz, Nacedero bezela ezagutzen den eremutik pasatuz, udazkenean hain ederra azaltzen den  pagadiaz gozatuz,  Kripanera itzultzeko. 8,5 kilometro izango dira, 280 metroko desnibelarekin.

Laugarrena  abenduaren 19an izango da, Moredan hasi eta amaituz, eta Labrazara hurbilduko da: 11,8 km, zailtasun aldetik erraz egiteko modukoa  eta 290 metroko desnibelarekin.

Izena emateko deitu 945 600252 telefonora, bidali whatsApp mezua 659 462631 telefonora edo bidali posta elektronikoz helbide honetara: claguardia.aitor@ayto.araba.eus. Ibilbideetan parte hartzen dutenen artean, Arabako Errioxako  produktuen loteak zozketatuko dira.

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA
Vital Fundación - Fundazioa