Skip to main content

Bueltan dira Arabako Errioxako bisitaldi antzestuak

Datorren larunbatean, abuztuak 21, abiatuko da Arabako Errioxan bisitaldi antzeztuak egiteko zikloa, zehazki, Gatzaga Buradon eta Labraza izango dira topalekuak. Bertako kaleetan zehar , aktore talde batek eskualdeko Erdi Aroko historiaren eta bizitzaren hainbat une irudikatzen ditu. Ikusleak atzetik dituztela, ordu eta erdiko ikuskizun entretenigarri eta didaktikoa eskaintzen dute.

labraza2021

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak antolatuta eta Arabako Foru Aldundiaren finantziazioarekin, zortzi emanaldiek guztiz erantzun baikorra izaten dute bisitarien aldetik, adin guztietako publikoa erakarriz, harresitutako bi herriak ezagutzeko asmoz. 

 

"Labrazako eta Buradon Gatzagako Bisitaldi  Antzestuek ,gure eskualdeak, Arabako Errioxak, sustatzen duen turismo eskaintza berezia suposatzen dute, aparteko  produktu erakargarria bisitarien esku jarriaz. 2008an hasi zirenetik, bisiten hasierako kupoa gainditu dute. Urteko zikloak amaitu ondoren ere, Arabako Errioxako turismo-bulegoek dei asko jasotzen dituzte bisita hauetaz galdetuz, beraz, denboraldiz denboraldi ikustaldiak hobeagotzen saiatzen gara ", adierazi du Joseba Fernández, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako presidenteak.

 

 

Bisitaldi Antzestuen originaltasuna eta erakargarritasuna bi hiribildu harresituetako kale, jauregi eta plazek eskaintzen duten agertoki beresalinillas2021zian  oinarritzen da. Ikusleek antzezlan bakoitzeko eszenetan jarraitzen diete antzezleei oinez, eta antzezpena goiz dibertigarri eta atsegina bilakatzen da herri hauetako kaleetan zehar. "Eta onena da – nabarmendu du Guardia Arabako Errioxako Kuadrillako presidenteak – adinekoek ala gazteek zein  txikienek, denek, disfrutatzen dutela. Familian edo lagunekin ikusteko ikuskizuna da, eta Arabako Errioxako beste jarduera batzuekin osa daiteke ".

 

 

Buradon Gatzagako bisitaldietarako erreserbak egiteko,  deitu Bastidako Turismo Bulegora, 945331015 telefonora. Labrazarako, Laguardiako Turismo Bulegora, telefonoa 945 600845. Bisitaldia bukatzen denean, bisitariek Arabako Errioxako upeltegiak, ondare-elementuak, harresiak edo elizak ezagutuz osa dezakete jardunaldia.Txartel bakoitzaren prezioa, 4 euro. Zortzi urtetik beherakoek,  doan egin dezakete bisita

visitas

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA