Skip to main content

Mahats-bilketaren XXVII. Jaia 2021. urtera atzeratu da

ARABAKO ERRIOXAK EZ DU AMORE EMATEN, EGOKITU EGITEN DA

Lanciego- Lantziegon ospatzekoa zen Arabako Errioxako Mahats-bilketaren XXVII. Jaia 2021. urtera atzeratu da,
Hala ere, aurtengo irailaren 13a Arabako Errioxarekin hitzordu bereziko data gisa mantenduko da, hamabost udalerrietan eskualdearen sustapen-proposamenak eginez.
Ardo Lehiaketa mantentzeko lanean jarraitzen dugu.
Lantziegon ospatuko den Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaia antolatzen duen batzordeak 2021eko irailera arte atzeratzea erabaki du XXVII. edizioko ekitaldi nagusiak.

Aurten, irailaren 13a aukeratua zegoen, eta eskualde honen sustatzeko eguna gisa data horri eustsiko zaio . Egun horretan hainbat jarduera proposatuko dira hamabost udalerrietan, "Egun horretan jendeak bisita gaitzan nahi dugu, baina gure herri guztietan era banatu batean", esan du Joseba Fernandez Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako presidenteak. Egitarau zabala eta banatua da helburua Arabako Errioxako festaz gozatu ohi duteneIMG 7838 Small 1n agendetan data mantendu ahal izateko eta gure upeltegietan talde txikietan kultur ekitaldiak eta menu bereziez gozatzen jarraitu dezaten.
Osasun-agintariek gomendioak adierazi ahala argitaratuko da 2020ko irailaren 13rako jarduera-programa, "Gure funtsa eskaintzen jarraitu nahi dugu, baina modu seguruan", Kuadrillako presidentearen hitzetan.
Talde antolatzaileak berak erabaki du Mahats-bilketaren Festako Ardo Lehiaketa aurrera ateratzea.
“Lehiaketa horretan parte hartzen duten ardoei buruz hitz egiten jarraitzea osos garrantzitsua bait da. Azken edizioan, Errioxa izendapenean onartutako hiru eremuetatik etorritako 300 ardo aurkeztu ziren. Aurten gehitzeko dago Nekazaritza Ministerioak iaz onartutako Mahasti Berezien atala.

 

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA