Skip to main content

GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLAK HERRITAR GUZTIENTZAKO MASKARAK BANATUKO DITU.

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak 21.000 maskara erosi ditu dagoeneko, eskualdeko herritar guztien artean banatzeko.

Duela ia hilaIMG 3952 Grandebete, eta maskarak erabiltzeko derrigortasuna ezarriko zela ikusita, erakundeak erakundearen armarriarekin serigrafiatutako maskara berrerabilgarriak enkargatzeko erabakia hartu zuen. Lehen eskaera hori egin eta egun gutxira, Vital Fundazioak Kuadrilari ekimenean laguntzeko konpromisoa jakinarazi zion, eta eskualdeko erakundeak eskaera handitzea -bigarren partida horretan bi erakundeen logotipoz- erabaki zuen. Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako presidenteak Vital Fundazioaren jarrera ona eta Arabako herritarrekiko konpromisoa goraipatu ditu, ez bakarrik erakutsi duen babes horrekin, baita pandemia hasi zenetik hartzen ari diren gainerako ekimen eta neurriekin ere.

Arabako Errioxarako maskarei dagokienez, Joseba Fernándezek honako hau nabarmendu zuen: "Hasieratik argi genuen Kuadrillaren neurriek herritar guztiengana iritsi behar zutela, eta, maskarak nahitaez erabili behar zirenez, eredu berrerabilgarri eta garbigarri baten alde egin genuen, herritarrek haien erabilera ahal den neurrian luzatzeko". Horiek banatzeko, udalei laguntza eskatu diegu, eurek arduratu daitezen Arabako Errioxan erroldatutako pertsona guztien artean banatzeaz. Gure populazioa 11.500 biztanle ingurukoa denez lehenengo banaketaren ondoren erabakiko da zer egin geratzen den materialarekin."Lehenik eta behin, bizilagunak ez dira maskararik gabe geratuko". Bi neurritan enkargatu dira maskarak, batzuk helduentzat eta beste batzuk haurrentzat, eta datozen egunetan herritar guztiei iritsiko zaizkie banakako ontzietan, erabiltzeko, garbitzeko eta kontserbatzeko jarraibideez, hala nola ezaugarrien zehaztapenez.

 

Honekin batera doaz maskaren ezaugarriei buruzko dokumentuak

pdfCERTIFICADO_MASCARILLAS695.93 KB

pdfFICHA_MASCARILLAS5.28 MB

pdfLUANVI_-_HOMOLOGACIÓN_UNE_00651.23 MB

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA