Skip to main content

SENTIPENAK ASKATU FESTIBALA

SENTIPENAK ASKATU FESTIBALA aurkeztu nahi dizuegu, maiatzaren 17a- LGTBIfobiaren aurkako eguna- eta ekainaren 28a- LGTBI+ harrotasun eguna- lotzen dituen LAIA Plazara ekimenaren iniziatiba berria, Arabako Kuadrilletako Berdintasun Zerbitzuen Sarea eta Arabako Foru Aldundiaren lankidetzan sortua. Festibal honetan Yogurinha Borovaren Sentipenak Askatu abestia oinarri hartuta bideo laburren lehiaketa txikia antolatu dugu. Gehienez minutu bateko bideoetan dantzatu, abestu, tik-tok erabili, playbacka egin... edozer egin daiteke. Ondoren laiaplazara@laiaeskola.eus helbidera bidal daiteke edo Watsapp edo Telegram bidez 600 77 11 83 telefonora. Gogoratu guraso edo tutoreak haurren baimena ere bete eta bidali beharko dutela (atxikita doa dokumentau).

Informazio osoa aurki dezakezue: http://www.laiaplazara.eus/aurkezpena/laiartea/sentipenakaskatuzfestibala

Zer da Sentipenak Askatu Festibala? Maiatzaren 17, LGTBIfobiaren aurkako eguna eta ekainak 28 LGTBI harrotasun eguna batzen duen kanpaina da.
*Nola parte hartu? Yogurinha Borovaren Sentipenak Askatu abestia oinarri hartuta grabatu bideo labur bat, gehienez minutu batekoa,. Bideoan, dantzatu, abestu, playbacka,
tik tok erabili... edo bururatzen zaizuna egin dezakezu, irudimena askatu!
*Nora bidali? Bidal iezaguzu bideoa laburra eta haurrak badaude- gurasoen edo tutorearen baimena- laiaplazara@laiaeskola.eus helbidera edo WhatsApp edo Telegram bidez: 600771183 telefonora, ekainaren 23ra arte.

pdf17Mayo20_adierazpena_cove

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA