LAIAeskolaren ikasturtearen inaugurazioa eta Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillaren III. Berdintasun Planaren aurkezpena
Pasa den irailak 19an, LAIAeskola ikastaroaren inaugurazioa egin zen Arabako Errioxan, Kuadrillaren III. Berdintasun Planaren aurkezpenarekin batera. Ekitaldia Maitane Arnaiz, Kuadrillako Berdintasun teknikariaren ongietorriarekin hasi zen, laguntza eskertu zuen eta hizlariak aurkeztu zituen.
Nerea Melgosa Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendariak LAIAeskola eta ikastaroaren jarduerak aurkeztu ditu 2019-2020 biztanleria osoak haietan aktiboki parte hartzera bultzatu. Aurtengo ikasturterako antolatutako jardueren artean aipagarriak dira besteak beste: “La Hora Violeta” Irakurketa Feministaren Kluba , ahalduntze femeninoari heltzeko aukera emango diguten Berdinzinemarako hautatutako hainbat filmen emanaldiak, autodefentsa feministaren tallerrak eta hitzaldiak. Argigarri izango direlakoan, LAIAeskolaren proposamenak jasotzen dituzten eskuorriak banatu dira gure herrietan. Ikasturtean zehar ezarri daitezkeen berriak www.laiaeskola.eus webgunearen bidez jarraitu ditzakegu.
Jaione Almirante-k, AZ Participación aholkulariak, Kuadrillaren Berdintasunerako III. Plana aurkeztu zuen, parte hartze prozesu zabal baten bidez egindako aurreko Planaren diagnostiko eta ebaluazio prozesua azaldu zuen. Plan honen ildoan, modu kolektiboan eraikitzen ari garen LAIAEskola Planaren Jabekuntza ardatzean kokatu zuen. Plana eskuragarri duzue gure web.ean, Berdintasun Zerbitzuaren epigrafean.
“Kontukantoi”-ko Bea Egizabal aktorearen eskutik, umorearen amaitu zuen ekitaldia. Bere “Ondorioak” erabilita eguna modu inteligentean eta dibertigarrian laburbiltzen jakin zuen.