III. Berdintasun Topaketa: JAIALDI FEMINISTA

Laster hiru urte izango dira Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua abian jarri zenetik. Ordudanik ugariak izan dira antolatutako ekintzak, baina horrek ekintza isolatuez haratago, hainbat gauza mugiarazi ditu; berdintasun politikak garatzen hasi dira gure eskualdean emakumeen egitura feminista bat sortu berri da, Berdintasun Foroa. Berdintasun politikak eta berdintasunaren inguruko herri mugimendua aktibatzea ezinbestekoa da guztion  eskubideak bermatzeko; areago, bazterkeria eta indarkeria mota guztiak desagerrarazteko; eta herritar guztion ongizatea areagotzeko, guztion bizitzak bizigarriago egiteko.

IIIEncuentroIgualdad 19Gure iparra hori delarik, uztailaren 13an, larunbata, Berdintasun Zerbitzuak eta Berdintasun Foroak, Arabako Errioxako III Berdintasun Topaketara gonbidatu nahi zaituztegu; emakume, gizon, heldu eta gazte. Oraingoan musikari eta aisialdiari garrantzia eman nahi izan diogu, plazerra erdigunean jarrita. Eta honako egitarau oparoa aurkeztearekin batera bertaratzera eta parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu herritar guztiak, emakume eta gizon, heldu eta gazte. Goizeko 11:30ean txalapartariek ongietorria emango digute bertaratutakoei Bilarko herriko plazan. Ondoren 12etan, Bilarko tabernako etxabeetan Emakumeen parte-hartze sozialaren eta ahalduntzearen inguruko mahaingurua izango dugu. Eguerdian bazkari herrikoi izango dugu, naturaz inguratuta, Uneba izeneko merenderoan eta bazkalostean Edurne Maiona Bastidako ipuin-kontalariarekin gozatzeko aukera izango dugu. Ondoren, Bilarko igerilekuen inguruan denok elkarrekin margotuko dugu murala, eta ondoren Detritus Teatrus konpainiaren “Sofocos” antzezlana ikusteko aukera izango dugu. Amaitzeko, DJ Tarantistak-ekin egun hau dantzan agurtuko dugu.

Izena ematea: 12€, bazkaria eta afaria barne. Zenbaki honetara whatsappa idatzita: 655 848 112. Edo esteka honetako galdetegia beteta:

http://www.laiaeskola.eus/inskripzioa/?actividad=BILAR-%20%20Arabako%20%20Errioxako%20%20III.%20%20Berdintasun%20%20Topaketa

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA
Vital Fundación - Fundazioa