Skip to main content

BIOZIK 2019ko balantze positiboa

Parte hartze handiarekin eta asebetetze maila altuarekin bukatu da Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak diseinatutako ingurumen-sentsibilizazio eta –zabalkundearen BIOZIK programaren lehen edizioa.

Hainbat hitzaldi eta haurrentzako tailerrek osatutako zikloa izan da BIOZIK, guztien helburua zen Arabako Errioxako biodibertsitatea ezagutzera ematea eta jendarteratzea zen. Eskualdean bizi diren bertako espezieak zaintzeak daukan garrantziaz jabetzea ahalbidetu da, izan ere, hainbat espezie pairatzen ari diren biziraupen egoera kezkagarria da, are gehiago kontuan hartuta Arabako Errioxako oinarri garrantzitsuenetakoa  nekazaritza estensiboa dela.

Samaniegon abiatu zen BIOZIK, ekainaren 6an, Aranzadi Zientzia Elkarteko Alberto Gosá herpetologoaren “Arabako Errioxako anfibio eta narrastiak: egoera eta kontserbazioa” hitzaldiarekin.  Bere azalpena oso argigarria izan zen, izan ere, anfibio eta narrastiak gainbehera orokorra pairatzen ari dira klima-aldaketaren, habitataren galeraren, kutsaduraren eta espezie inbaditzaileen ondorioz

Bitartean, gaztetxoenek espezie hauen ezaugarrietako batzuk ezagutzeko balio izan zien tailer interesgarria egin zuten.

Ostean espezie batzuk haien habitatean bertan ezagutzeko aukera iritsi zen Arabako Hegoaldeko Mendilerroetako Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) egindako urmaeletako batzuetara egindako visitan. Dinamika hau bera, alegia helduentzako hitzaldia egiten zen unean bertan haurrek tailerra egitea eta ostean denen arteko bisita, errepikatu egin zen gainerako jardunaldietan ere.

Apirilaren 14an Guardiaraino mugitu zen BIOZIK Gorka Belamendiaren hitzaldiaz gozatzeko. Honek “Arabako Errioxa: hegaztiak Euskadiko mediterraneoan” gaia landu zuen. Aste batzuetako atsedenaren ostean Eltziegon izan zen zikloko hirugarren hitzordua Aranzadi Zientzia Elkarteko Iñaki Mezkitaren odonatuei buruzko hitzaldiarekin. Parte hartze handiena izan zuen hitzordua Lezakoa izan zen. 25 helduk eta 35 gaztek saguzaharrak gertutik ezagutu zituzten EHUko irakasle den Urtzi Goitiren eskutik. Hurrengo astean Lapuebla de Labarcan egin zen tximeletei buruzko ezagutza handitzea helburu zuen jardunaldia. Zerynthiako Ruth Escobes eta Yeray Monasterio adituek fokua jarri zuten intsektu mota honengan.

            Aldundiko teknikarien jarri zioten amaiera BIOZIK zikloari. Andaverde bihurgunearen berreskurapen proiektuari buruzko xehetasunak azaldu zizkiguten Bastidan “Ugaztunen kontserbazioa Arabako Errioxan, Life Lutreola proiektuan europar ikuspuntuaren adibidea”.

Guztira 230 pertsona inguruk hartu dute parte jardunaldi hauetan eta Arabako Errioxan bizi diren espezieen inguruko ezagutza zabaldu ahal izan dute, baita gure ingurumenaren zaintzarekiko sentsibilizazioa handitu ere.

  IMG 20190406 115853 samDSC 0095 Small

Hemen dauzkazue ziklo honetako argazki batzuk, gehiago topatuko dituzue web gune honetako Berberana BLOGean.

IMG 20190518 1850122 Small

           

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA