Skip to main content

Arabako Errioxako aisialdi ikastaroak matrikulazio epea irekita

Arabako Errioxako Kuadrillaren Animazio Sailak eskualdeko pertsona helduei zuzendutako matrikulazio kanpainia sustatu du. Kanpainia honetan Arabako Errioxako hamar herrik parte hartzen dute, hain zuzen ere: Mañueta, Barriobusto, Eltziego, Bilar, Lapuebla de Labarca, Lantziego, Leza, Samaniego, Eskuernaga eta Iekora. Herri hauetan, 21 kurtso desberdin eskaintzen dira eta hauen artean gorputz-mantentzearekin lotuta dauden eskintzak nabarmentzen dira.

Azaroaren 5eko astean 50 orduko iraupeneko Ikastaroak, hasiko dira, beraz, izen-emateak urriaren 23a baino lehen burutu beharko dira. Proposamen hauetaz gain, irailean zerbitzura heldu diren eskaetara erantzuna ematen, beste hainbat talde multzo baten izena aurretik emateko epea irekiko da ere. Ikastaro hauekin batera zenbait sortze-proposamenetako eskaintza zabaltzen da, baita bideratutako haurrentzako eta gazteentzako parte-hartzeko ekintzak ere.

Cursos de Ocio Rioja alavesa 2018 2019

Edozein ikastarotan izena emateko Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako kontu korrentean, KUTXBANKen egin behar duzu diru sartzea. Izena aurretik emateko 945 600 252 telefonoarekin harremanetan jarri.

Fitxategi atxikituan ikastaro, lurralde eta proposaturiko ordutegiei buruzko informazio guztia aurkituko duzu.

pdfAisialdi ikastaroak_2018-2019.pdf291.55 KB

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA