Skip to main content

Mintzalagun eta Gurasolagun egitasmoetan izena emateko aukera zabaldu da

Ikasturteko Mintzapraktika egitasmoak abiatu du bere bidea eta zabaldu da izena emateko epea. Interesatuek https://labur.eus/ArabakoErrioxa  formularioa bete beharko dute eta ondoren, haiekin jarriko da harremanetan dinamizatzailea.

Kartela arabar errioxa Zuz 1Mintzalagun bihurtzeko arrazoiak asko izan daitezke: ahaztutako hizkuntza freskatzea, jende berria ezagutzeko, ilobarekin hitz egiteko, beste batzuei hori guztia egiten laguntzeko… baina denek badute zerbait amankomunean: aisialdiaz euskaraz gozatzen dute eta, arian-arian, lagun giro euskalduna sortzen dute. Askok, gainera, egitasmoaren helburua bete ostean ere elkartzen jarraitzen dute.

Euskaraz aritzeko ohiturarik ez dutenak ohitura dutenekin elkartzen dituzte Mintzapraktika egitasmoek, erabileran eragiteko eta hizketarako konfiantza eta gune berriak eskaintzeko.

Bospasei laguneko taldeak izaten dira Mintzalagunak: batzuk beren hizkuntza gaitasuna hobetzen dute, hizketarako lotsa galtzen dute eta konturatzerako euskaraz aritzen dira. Besteek, berriz, inguruko euskaltzaleei euskaraz bizitzen lagunduz euskarari ekarpena egiten diote.

Parte hartzeko baldintzak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea. Geroz eta jende gehiago ari da bihurtzen Mintzalagun, eskatzen duena baino askoz gehiago ematen duelako bueltan esperientzia honek.

Astean ordubetek askorako ematen du, Mintzapraktikak hori ere erakutsi digu. Jende asko ordubetez euskaraz aritzeko elkartzeak euskal hiztunak ugaritzen dituela, harreman berriak sortzen dituela eta hizkuntza bat bidelagunekin batera ikasten bada, orduan indartzen dela haren erabilera.

Ikasturte berri honetan Gurasolagun taldeetan izena emateko aukera ere izango da. Honakoa gurasoei zuzenduta dago bereziki eta haurrak eskolaz kanpoko ekintzetan edota eskolan dauden bitartean elkartzen diren taldeak dira.

Informazio gehiago behar izatekotan edota zalantzak argitzeko, herritarrak harremanetan jar daitezke honako helbideetan;  aemintzalaguna@gmail.com, claguardia.lsueskun@ayto.araba.eus  edo  IKA Errioxa euskaltegia errioxa@ikaeuskaltegiak.eus

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA