Skip to main content

Arabako Errioxako irakurle klub feminista

Feminismoaren kolorea bioleta da, eta ordu bioleta, berriz, iluntzearen ordua. Ordu horretan, eguna eta gaua elkar besarkatzen diren unean, emakumeen talde bat elkartu egiten gara aldez aurretik irakurritako liburu bati buruzko iritziak trukatzeko. Emakumeen kontzientzia kolektiboan sakontzeko aukera emango diguten nobelak, saiakerak, iritzi artikuluak deskubrituko ditugu.

Testu hauek modu pertsonalean eta intimoan irakurriz ikastean datza, baina baita gure hasierako inpresioa besteen ekarpenekin osatzean ere. Halaber, feminismoaren gaineko prestakuntza ere jasoko dugu, eta feminismoak gure bizitzak aberasteko moduak ikusiko ditugu.

Izen ematea irekita plazak bete arte!

Tailer birakaria:

Lehen saioa urriaren 18an izango da, osteguna, 18:00etan, Lantziegoko Gizarte Etxean. Eta hurrengo saioak hileko 3. ostegunetan Kuadrillako hainbat udaletan txandaka, izena ematen duten emakumeak nongoak diren arabera.

Liburuak udal liburutegietan utziko dira.

Ezagutzak eta jakintzak blog honetan partekatuko dira: www.lahoravioleta2.com

Koodinatzailea: Begoña Etayo Ereña. Espezialista genero berdintasunean eta garapenerako lankitedtzan. María de Maeztu Forum Feministako kidea da.

ClubdeLecErrioxa3

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA