Skip to main content

EUSKALTEGIETAKO MATRIKULAZIO KANPAINA

2018/2019 IKASTURTERAKO EUSKALTEGIAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK!

Irailarekin batera ikasturte hasiera datorkigu, eta zalantzarik gabe, erronka berriei heltzeko garairik behinena. Gauza berriak ikasten hasteko edota ohitura onei heltzeko garaia, eta horretarako aukerak hamaika!

Erretzeari utzi, kirola egiten hasi, sukaldaritza osasungarri ikastaroa egin, argazkigintza, musika tresnaren bat jotzen ikasi, etab... Arabako Errioxako Euskara Zerbitzutik ikasturte berriarekin batera euskara ikasteari ekitea (edo beharbada jarraitzea) gomendatzen dizugu. Lanerako aukerak areagotzeaz gain, beste hainbat bizipen berri ekarriko dizkizu-eta: jende berria ezagutzeko, ordura arte ezezaguna zitzaizun eskaintza kulturalaz gozatzeko, edota mundua begiratzeko era berri bat zeureganatzeko aukera. Gainera, ziur zure inguruko euskal hiztunek eskertuko dizutela! Hasieran poliki egingo duzu, ez kezkatu, tarteka hanka sartuko duzu, baina konturatzerako gauza asko ulertuko dituzu. Agian ezingo duzu zeure burua nahi bezala adierazi, baina ez etsi, praktikatuz gero, hobetuko duzu eta: eroriz ikasten da oinez!

Gainera, azken urteotan Foru Aldundiak eta udalek eskaintzen dituzten beka-sistemaren laguntzaz, gero eta errazago izango duzu euskaltegian ikasteko gastuei aurre egitea. Honako hauek dira udal hauetako batzuk: Oion, Lantziego, Zieko, Lapuebla… galdetu zure herriko udaletxean! Ez egin zalantzarik, adi egon eta gerturatu zaitez herriz herri antolatuko diren bilera informatiboetara. Bestela euskaltegian bertan jaso ahal izango duzu informazioa.

Euskaraz ikasi, merezi du eta!

kartela.jpg

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA