Skip to main content

Euskarak 365 egun

Euskarak 365 egun

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, ‘Euskaraldia: 11 egun euskaraz’ ekimena gauzatuko da Euskal Herri osoan. Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak ahobizi eta belarriprest bihurtu nahiko dira. Ahobiziak, ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira (baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere). Belarriprestak, berriz, gutxienez euskaraz ulertzen duten kideak dira, gainerakoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Parte hartzeko izen-ematea zabalduko da gure herrietan, eta identifikaziorako txapa baliatuko dute guztiek.

Ekimena modu errazean azaltzeko, Lantziegoko Kasikojolabubilla kultur elkarteko kideek bideoa egin dute.

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA