Skip to main content

RAP laborategia

14 urtetik gorako neskei zuzendua. Uztailaren 2tik 6ra, 11:00-14:00. Oiongo Gazte Lokalean (5 eguneko tailerra)

Partaideen esperientzia eta ezagutzetatik abiatuta eta nazioarteko rap artista eta ekintzaile emakumeen adibidea jarraituz, bertaratzen diren gazteek ikuspegi feminista baliatuko dute abestiak sortzeko, La Furia abeslariaren erritmora.

Musika estilo hau 70. hamarkadan jaio zen Bronx auzoan, baliabide gutxi zituzten hiri-guneetako biztanleen desberdintasun sozial eta eskasiak salatzeko baliabide gisa. Mugimendu feministak tresna hau bere egin du, gizartean kontzientzia kritikoa sortzeko asmoarekin.

Tailer batean zein bestean izena emateko edota garraio zein ludoteka zerbitzua eskatzeko jarduera hasi baino 3 egun lehenago egin Kuadrillako Berdintasun Zerbitzuan:945 600 252 (Maitane) edo berdintasuna@cuadrillariojaalavesa.com helbide elektronikoan.

indice

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA