Ingurumen eta Hondakinen Kudeaketa Zerbitzua
Zerbitzuko teknikariak: Aitor Senar Enekotegi eta Ainhoa Iñiguez Soto
Telefonoa: 945 600 252
E-mail: criojaalavesa.ingurumena@ayto.araba.eus
1. Hiri-Hondakin Solidoen Kudeaketa Zerbitzua
Kuadrillak Arabako Errioxako udal guztiei eskaintzen dien zerbitzua da, honako hondakin hauen bilketarako: errefusa (edukiontzi grisa), ontzi arinak (edukiontzi horia), bio-hondakinak (etxez etxeko bilketa edo konpostaje-guneak), tamaina handiko hondakinak (aurrez abisatuta jasotzea). Kontratua esleituta duten enpresak Enviser Servicios Medioambientales SAU, Urbaser SA UTE eta LANAGRO dira.
Zaborren tasa
Kuadrillak honako udal hauen hondakinen kudeaketa fiskala (zabor-tasa) bere gain hartua du: Mañueta, Eltziego, Kripan, Leza, Moreda Araba, Nabaridas, Oion, Samaniego, Iekora eta Gorrebustoko Administrazio Batzarra. Zabor-tasa ordenantza fiskalaren arabera arautzen da:
Titular-aldaketak, alta-eskaerak edo zabor-tasaren ordainketekin lotutako bestelako aldaketak egiteko, egoitza elektronikoaren plataforma erabili behar da eta “DATUAK ALDATZEKO GIDA” dokumentuko jarraibideei jarraituz; edo, bestela, dagokion inprimakia bete eta Kuadrillaren bulegoetan aurkeztu (aurrez aurre edo posta elektronikoz: criojaalavesa.ingurumena@ayto.araba.eus).
2025_DATUAK ALDATZEKO GIDA716.89 KB
Aldaketak edo altak egiteko eskaera.pdf
Erabileren araudia
Hondakinen kudeaketa dagokion eskualdeko ordenantzaren eta haren ondorengo aldaketen bidez arautzen da (ALHAO 111. zk., 2020/09/30; ALHAO 96. zk., 2021/08/25; ALHAO 10. zk., 2023/01/25; eta ALHAO 55. zk., 2026/05/20).
Eskualdeko-ordenantzaaldaketak
Bio-hondakinak
Bio-hondakinak edo materia organikoa etxez etxeko bilketaren edo auzo konpostajearen bidez kudeatzen dira. Eskualdean ezarritako konpostatze-guneen kokapenak honako estekan kontsulta daitezke:
https://www.google.com/maps/d/edit?mid=1tuvsCa74e106yPyw6celeVdO7DTqeAc&usp=sharing
Kaleko edukiontzien zerbitzua
Arabako Errioxan Hiri-hondakin Solidoak kudeatzeko ezarri diren edukiontzi irlak honako estekan ikus daitezke:
https://www.google.com/maps/d/u/1/edit?mid=1RXN4P8Id--HhCKS5uY1-xRFmq1FwKgM&usp=sharing
Hondakinen bilketa-datuak
Hondakinen bilketari buruzko datuak ezagutzeko, Foru Aldundiaren Arabako Hondakinen Behatokia kontsulta daiteke.
Industria-hondakinen kudeaketa zerbitzua
Arabako Errioxako Kuadrillak jatorri industrialeko kartoizko eta ontziratzeko plastikozko hondakinak kudeatzeko instalazio bat du, bereziki ardogintzaren sektoreari zuzendua. Instalazioa Biasteriko udalerrian dago, Eltziegorako errepidean, baskularen ondoan. Interesatuak Ingurumen Zerbitzuarekin harremanetan jarri behar dira.
Tamaina handiko hondakinen bilketa zerbitzua
Hilabeteko hirugarren ostiralean, Kuadrillak tamaina handiko hondakinak (altzariak, etxeko tresnak eta abar) jasotzeko zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzu hau erabiltzeko, beharrezkoa da astebete lehenago telefonoz Kuadrillarekin harremanetan jartzea, bilketa-puntua zehazteko eta erabilera egokirako jarraibideak jasotzeko.
Arabako Foru Aldundiaren beste zerbitzu batzuk
- INFOREZIKLA
Hondakinen, haien kudeaketaren eta bilketa-puntuen bilatzaile orokorra
- PUNTU BERDE MUGIKORRA
Informazio orokorra eta egutegiak
Kontaktua: 945214383, 673246224, puntuberdearaba@gmail.com
- LANDA-INGURUNEKO GARBIGUNEAK: Honako hondakin hauek bakarrik jasotzen dituzte: Obra txikietako hondakinak (eskombroak), tamaina handiko hondakinak, inausketa-hondakinak.
- GARBIGUNEAK
Informazio orokorra eta kokapena
Kontaktua: garbigunearaba@gmail.com
2. Herritarrak Sentsibilizatzeko kanpainen Koordinazioa
Lurretik Lurrera
https://youtu.be/1aLvO0oqU7c?feature=shared
PLASTIKORIK EZ (PLÁSTICO 0) – Vital Fundazioa
Vital Fundazioaren proiektuaren difuzioa, edalontzi berrerabilgarrien erabilera sustatzeko. Informazio gehiago:
https://www.fundacionvital.eus/plastico-0-vasos-reutilizables-0
Kontaktua: plasticocerogasteiz@gmail.com
LIBERA Proiektua – Nire Herria Zaborrik Gabe
Naturan abandonatutako hondakinak biltzeko jardunaldien antolaketa. Informazio gehiago:
3. Udalen Tokiko Agenda 2030en Koordinazioa
Gaur egun, Tokiko Agenda 2030 Zerbitzua 10 udalerritan garatzen da: Moreda Araba, Leza, Samaniego, Kripan, Navaridas, Lapuebla Labarca, Lantziego, Oion, Iekora eta Biasteri. Udalerri horietan guztietan ekintza-plana martxan dago jada.
Garatzen diren ekintzen artean honako hauek daude:
- Udal bakoitzeko Tokiko Agenda 2030 Planak idaztea eta haien jarraipena egitea.
- Eusko Jaurlaritzaren Garapen Jasangarrirako dirulaguntzak eta bestelako dirulaguntzak eskatzea.
- Amianto-zentsuak egitea.
- Energia berriztagarrien instalazioa.
- Biodibertsitatea berreskuratzeko proiektuak.
- Espezie inbaditzaileen kudeaketa.
- Katu-kolonien kudeaketa.
- Eta beste hainbat jarduera.
Zerbitzuaren memoriak
- Visto: 1450
