
Berdintasun zerbitzua
Telefonoa: 945 600 252
Posta elektronikoa: claguardia.berdintasuna@ayto.araba.eus
Arabako Errioxako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua eskualdeko 15 udalerrietan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna sustatzen duten politika publikoak bultzatzeko lanean ari da. Proiektuak diseinatuz, ekimenak koordinatuz eta gizartea sentsibilizatuz, gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa sustatzen dugu, landa-eremuetako errealitatera eta gure lurraldeko erronka espezifikoetara egokituz.
Lan horretarako Berdintasun Foroa ezinbesteko espazioa da. Herritarrek parte hartzeko organoa da, eta, bertan, berdintasunarekin konpromisoa duten norbanakoek jarduerak antolatzen, genero-desberdintasunak ikusarazten eta eskualdeko eta tokiko politikak ebaluatzen laguntzen dute. Haien lana funtsezkoa da eztabaida feminista bizirik mantentzeko eta garatzen diren ekintzek herritarren benetako beharrei erantzuten dietela bermatzeko.
Berdintasun Zerbitzutik, halaber, laguntza teknikoa eskaintzen diegu udalei berdintasunaren arloko planak eta ekintzak ezartzeko, prestakuntza- eta aisialdi-jarduerak antolatzen ditugu, eta indarkeria matxistaren prebentzioan lan egiten dugu. Uste sendoa dugu eskualde bidezkoagoa eraikitzeak eta herritarrek genero-berdintasunarekiko duten konpromisoa indartzeak duten garrantzian.
Zerbitzua herritargo osoari zuzentzen zaio, haien beharrei erantzuteko. Hortaz, nahi duenak aprobetxatu lezake baliabide hau zalantzak argitu edo interesekoa duen edozein gai lantzeko. Berdintasun Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko Kuadrillako telefonora deitu (945 600 252) edo ondorengo helbide elektronikora mezua bidali: claguardia.berdintasuna@ayto.araba.eus
- Visto: 1469