Skip to main content

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak titulartasun eta kudeaketa publikokoak dira. Deszentralizatuta egituratzen dira, ekintzarako balio eta diziplina anitzeko unitate bezala. Lehiatila bakarra bezala funtzionatzen dute eta lehenengo kontaktua izan ohi dira zerbitzuen eragin esparruko herritarren eta Gizarte Zerbitzuko sistema publikoaren artean. Bertaratzen direnei herritarren eskubideen gaineko informazioa ematen zaie, baita zerbitzuon erabiltzaileen beharrei hoberen egokitzen zaizkien programen eta zerbitzuen gaineko informazioa ere, publiko zein pribatu izan.

Era berean, bestelako programak ere sustatzen dira: gizarte- eta lan-sustapenekoak edota komunitate-garapenerako eta bazterketa soziala sor dezaketen egoerei aurre hartzekoak. Egitasmo horiek guztiak garatzeko konpainia erabiltzen da, laguntza prozesuaren oinarrizko elementua.

Herritarrei zerbitzu horretarako sarbidea errazteko, profesionalak gure eskualdeko udalerrietara joaten dira. Zure herrira zer egunetan hurbiltzen den jakin dezakezu erantsitako artxiboa kontsultatuz.

Antolaketa eta arreta egokia izateko, beharrezkoa da AURRETIKO HITZORDUA. Harremanetarako informazioa ondoko koadroan kontsulta dezakezu

 

pdfORDUTEGIA ETA KANTAKTUA70.07 KB

  • Visto: 1120

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA