Ekintzaileak bebesteko laguntzak
- LANGABEZIAN ZAUDE?
- NEGOZIO IDEIA BAT DUZU?
- GARATU ETA ABIAN JARTZEKO LAGUNTZARIK BEHAR DUZU?
Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak, Lanbiderekin batera, langabetuei zuzendutako laguntza batzuk onartu ditu haien negozioa abian jartzeko.
Ondorengo bi ekintzaile motei zuzendutako laguntzak dira:
- Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonak duten negozio edo enpresarako ideia garatzeko laguntza.
- Negoziorako ideia argia duten pertsona ekintzaileak, bideragarritasun plana dutenak eta datozen hilabeteetan abian jarri nahi dutenak, eta ekonomia-jardueren gaineko zergan altan emanda egongo direnak.
Laguntza teknikoaz gain, ekintzaileek diru-laguntza bat ere jasotzeko aukera izango dute.
Arabako Errioxan bizi bazara eta bertako udalerriren batean garatu nahi duzun proiekturen bat baduzu, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillan eska ditzakezu laguntza horiek.
Izena emateko azken eguna 2016ko EKAINA 22a izango da.
Informazio gehiago: GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA Vitoria errepidea, 2 Guardia Ordutegia: 08:00etatik 15:00etara Telefonoa: 945 600 252 (Alicia) Helbide elektronikoa: claguardia.alicia@ayto.alava.net