EUSKARALDIA HASI DA!
Azaroaren 23an, Euskal Herrian EUSKARALDIA martxan jarri da, Arabako Errioxan urrian izena-emateko orduan nahiko motel zihoan mahats bilketaren lanetan genbiltzalako, baina azken momentuan jendea izena ematera animatu eginda da. Esaterako, urriaren amaieran 335 PARTAIDE geunden (240 AHOBIZI eta 95 BELARRIPREST), hilabete bat pasa ondoren kopurua dexente igo da. Hau da, egun, azaroaren 28an, 797 PARTAIDEok izena eman dugu, hauetatik 503 AHOBIZI eta 294 BELARRIPREST. Arabako Errioxako, azken hilabete honetan, hainbat herritan ekitaldi anitz antolatu dugu, besteak beste: ESKUERNAGAN umeentzako margotze tailerra, OIONEN Herri Lasterketa, IEKORAN EUSKARALDIAk pintxo pote batera gonbidatu gintuen, ZIEKON Zinema Euskaraz eta txokolate-jana eta musika, LEZAN triki pintxo-potea, LAPUEBLA LABARKAN Mural margoketa, triki pintxo-potea eta antzerkia. Argi dago EUSKARALDIAK kalera ateratzera eta euskaraz harremanetan hastera behartu gaituela eta honek ondorio onak ekartzen dizkigu, beraz, EUSKARALDIA ez dadila bukatu abenduaren 3an. Lagun batek dionez “¡EUSKARALDIA TODO EL DÍA!”
- Visto: 597