Skip to main content

Guardia - Arabako Errioxako Kuadrilla

Arabako Errioxa usaindu, ikusi, sentitu, ikutu...daiteke. Ikusmenak atseden hartzen du mahatsa, zereala eta olibak hazten diren lurren gainetik hegan eginez. Lur horiek udazkenaren etorrerarekin batera kolorez beteriko mosaiko bat osatzen dute. Usain-belarrek bazter guztiak lurrintzen dituzte; hegaztien migrazio soinuek eta Ebro ibaiko uren iragaiteak lasaitasun iturri dira. Hala ere, nagusitzen den zentzumena dastamena da; izan ere, gure eskualdeak kultur gastronomiko aberatsa dauka, mediterraneoko hirukoari oso lotuta dagoen kultur gastronomikoa (ogia, ardoa eta olioa).

Eskualdea Arabako Lurralde Historikoko hegoaldean kokatzen da: Kantabria mendilerroa eta Ebro ibaiaren artean. 23 herrik osatzen dute ardoaren kulturari tradizionalki horren lotuta dagoen eskualdea eta oraindik mantentzen du mahasti artean eraikitako Erdi Aroko herribilduen xarma.

12.000 biztanle inguru ditu, 13.500 mahasti hektarea eskualde osoan eta 400 upeltegi inguru. Upeltegi horietan urtero egiten dira 100 milioi ardo botila inguru, guztiak Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikazioko Kontseilu Arautzaileak kontrolatuta.

Arabako Errioxako ardoak ospe handikoak dira nazioartean, merezitako ospea. Ardoen kalitatea, neurri handi batean, hiru faktoreri esker lortzen da: lehenik, buztin- eta kare-lurrei (ezin hobea mahatsondoek behar duten hezetasun guztia xurgatu dezaten); bigarrenik, klimari eta Kantabria mendilerroak eskaintzen duen kokapenari (iparraldeko haize hotzez babesten ditu mahastiak); eta hirugarrenik, ardoa lantzeko erari, ondare historikoa teknologia berriekein batzen duena.

Bisitariak Arabako Errioxan oso bestelako lanketa izan duten ardoak dastatzeko aukera izango du: Erdi Aroko kobetan landutakoak zein momentuko instalazio abangoardistenetan landutakoak.

Nagusitzen den beste produktu bat oliba-olioa da: olibondoaren eta eskualdearen interakzioaren emaitza. Arroniz barietateak, Arabako Errioxa bertakoa denak, oliba-olio birjina estra berezia eskaintzen du, izaera mingots eta min orekatukoa: bakarra, paregabea.

Aipamen berezia merezi du eskualdeak duen ondare artistiko eta arkitektonikoak: harresitutako herribilduak, oinetxeak edo historiaurreko arrastoak.

Pin It
  • Visto: 2790

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA