Arabako bertso kuadrilla arteko finala

ARABAKO BERTSO KUADRILLA ARTEKO FINALERA JOANGO GARA! - GERTURATZEN ARI DA EGUN HANDIA!! MARTXOAREN 17a!!

Gasteizen izango da gailendu diren hiru taldeen arteko finala; Arabar Errioxako "Txandrio", Aramaioko "Ibabeko Bertaren bilobak" eta Errekaleorreko "Erreralekor Birizik!" taldeak.

Hauek dira Txandrioko Arantxa Sobrinoren hitzak: “2010ean izan zen lehenengo aldiz gure eskualdea ordezketu genuenean, orduan izenik ere ez geneukan, baina izanak izena du eta handik gutxira txandriotarrak bihurtu ginen. Izen honekin, beraz, bagabiltza lagun batzuk Arabako Errioxatik lau haizetara euskal kultura zabaltzen. Gure "lana" mardula bada, eta halaber polita, euskara bertsoen bidez zabaltzea, sustatzea; euskaraz kantatu eta gozatu. Orain gure eskualdea momentu historiko bat bizitzen ari dela pentsatzen dugu, izan ere, txapelketaren FINALERA iritsi gara! Ezin kabitu gaude, eta gure poza eskualde guztira zabaldu nahiko genuke! Herritar guztien animoak beharko ditugu, eta, gainera ospatu beharra dago Arabako Errioxak lehen aldiz Arabako bertso final batean dagoela!”

Hori dela eta eskualdetik autobusa antolatu dugu Txandriotarrei animoak eta babesa emateko eta haiekin batera egun polita pasatzeko!

Hau izango da larunbateko plana: 10:30ean aterako da AUTOBUSA, Oiondik Gasteizeruntz. Bidean Assa, Guardia, Samaniego, eta Bastidan geldiuneak eginez.

12:00etan BERTSO-POTEOA egingo da, Landatxo kantxatik hasita. Idatzizko bertso sorta taldeak eta bertsolari taldeak tabernaz taberna ariko dira.

14:30ean BAZKARIA, Landatxo kantxan. (Bazkarian izena emateko 675 70 79 71. Azken eguna martxoak 14.Bazkideak eta 6-16 urte bitartekoak 12€, gainerakoak 15€)

Eta 17:00etan FINALA! Landatxo kiroldegian. (Sarrerak, egunean bertan salgai. Bazkideak eta 6-16 urte bitartekoak 3€, gainerakoak 5€). 21.00etan itzulerako AUTOBUSA, toki beretsuetan geldiuneak eginez.

Animatu eta gozatu!!

Txandriotarrekin finalera 001

Pin It

Direccion

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA
Vital Fundación - Fundazioa