Skip to main content

“Ezagutu zure mendia” egitasmoa abian da

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak, Guardiako Antzinako Mendi Anaiartearen laguntzarekin batera, abian jarri du “Ezagutu zure mendia” egitasmoa, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako egitasmoa. Maiatzean zehar ikasleek aukera izango dute espeleologiaren hastapenei buruzko ikastaroa jasotzeko Kantabria Mendilerroan; hori guztia, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako animatzaile soziokulturalarekin batera. 

Lapueblade Labarca, Oyón-Oion, Lantziego eta Guardiako ikastetxeetatik etorritako 115 ikasle izango dira gure mendilerroan egun zoragarri batez gozatzeko aukera izango dutenak. Espeleologiara lehenengo hurbilpen hau egiteko hautatu den kobazuloa Herrerako Portuan dagoen San Leon da.

Egitasmoak hainbat atal ditu. Lehenik eta behin, Antzinako Mendi Anaiartearen mugen eta historiaren azalpena emango zaie parte-hartzaileei; hori guztia, San Leon tontorrean bertan. Bigarrenik, ibilalditxo bat egingo da lehen aipatutako kobazulora heldu arte.

Kobazulo barruan azalduko da nola eta zergatik sortzen diren kobazuloak. Azalpenari amaiera eman eta gero, kobazuloaren barrenean sartuko dira ikasleak. Ikasleek une dibartigarriak bizitzeko aukera izango dute: makurtu, herrestatu, igo eta jaitsi beharko dira haitzuloan barrena sartzeko.

Egitasmoak jarraituko du datorren udazkenean, baina beste ekintza batzuekin; beti ere, gure gazteek Kantabria Mendilerroa ezagutarazteko. 

  • Visto: 877

Direccion

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA